XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gainera, euskal literatura klasikozale da; Axular eta Etxepare ezagutzen ditu.

Literatura zaharretik jasotako hizkuntzaren beharra sentitzen du, eta bere garaiko hizkuntz politikaren planteamoldeetan ere bizi da (lehen / orain, euskaldun tradizio / abertzaletasun-koordenadetan bizi da).

Hizkuntza poetikoaren bilatzaile eta sortzaile

Euskal poesia modernoan, eta besteak beste, lehenik hizkuntza poetiko berezi bat sakonki itxuratu zuena Xabier Lizardi izan zen.

Poesia, gauzak izendatzeko era bat da, gauzen izenak berriz asmatzeko era ausart eta mamiz beterikoa.

Eguneroko gauzei beste sakontasun eta ikuspegi bat ematen dien hitzen sortzailea.

Eta Lizardik hizkuntza poetikoaren lantze hori ordurarte euskal poesian ezagutzen ez zen mailara jaso zuen.

Lizardiren lanik handiena bilaketa izan da.

Hitz zehatzen bilaketa, forma egokiak lortu nahia.

Poesiaren forma horren kezka lerro bakoitzean, neurrian, ritmoan, asmatzen zituen hitz berrietan, imajina paregabeetan, metaforetan nabari da.

Hizkuntza sintetizatu, landu, zehaztu eta berritxuratu baten bidez adierazten delako.

Baina, zailtasun hori aberastasun eta edertasun gertatzen da Lizardiren luman.

Euskara, poesi hizkuntza bezala, pobre ikusten du, eta hizkuntza berria nahi du: gaurko munduaren adierazle izan litekeen euskara: